Jausgailua[1], bere izenak dioen bezala, erorketak geldiarazteko tresna bat da, airea zeharkatzean hark sortutako erresistentziaren bidez, erorketa-abiadura segurua eta ia konstantea lortzeko.
Beste jausgailu-mota bat existitzen da, balaztatze-jausgailua izenekoa, eta hari lotutako gorputzean dezelerazio bat sortzeko erabiltzen da. Lurreratze-abiadura oso handia duten aireontzietan erabiltzen da gehienbat, non pistak ez baitu ibilgailua ohiko moduan gelditzeko azalera nahikorik. Zenbait tresna esperimentaletan edo dragster lasterketa-autoetan ere erabiltzen da[2].