Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Jeltzale

Jeltzalea Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) jarraitzailea eta haren ideologia da. EAJko kidea, berriz, jelkidea da.

Jeltzale hitza, beste hainbat hitz bezala, Sabin Aranak asmatu zuen. «JELaren zale» (JEL + -zale) esan nahi du. JEL, berriz, EAJ alderdiak goiburutzat zuen Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa sabindar aldarriaren sigla da. Lagi-zaŕa (lege zaharra) Euskal Herriko antzinako legeei deritze, hau da, foruei.[1]

Goiburu hori, Sabin Aranak eta haren garaiko eusko abertzale askok erlijio katolikoari ematen zioten lehen mailako garrantziaren adierazgarri da. Euskal Herriko ikurrinean ere islatuta dago goiburua, Jainkoa adierazten baitu gurutze zuriak, eta lege zaharra gurutze berdeak.

  1. Idoia Estornes Zubizarreta: «Jaun-goikua eta lagi-zarra», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Previous Page Next Page






Jeltzale Catalan Jeltzale Spanish Jeltzale French Jeltzale GL

Responsive image

Responsive image