Jezebel (euskaraz Jezabel) 1938ko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariaren maitasun drama filma bat da. 1933ko Owen Davis idazlearen Jezebel eleberrian oinarritua dago. Bette Davis, Henry Fonda, George Brent, Margaret Lindsay, Donald Crisp eta Fay Bainter aktoreek antzeztu zuten.
Bette Davis aktoreak Estatu Batuetako Hegoaldeko izaera zital eta gaiztoko emakumearen antzezpen bikaina burutu zuen.
Filmak 2 Oscar Sari irabazi zituen: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Bette Davis) eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Fay Bainter).