John Nance Garner III (Red River konderria, Texas, 1868ko azaroaren 22a - Uvalde, Texas, 1967ko azaroaren 7a) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 32. presidenteordea izan zen 1933tik 1941era.
Texasen abokatu lanetan hasi zen eta 1893an Uvalde konderriko epaile aukeratu zuten. 1898tik 1903ra Texas estatuko Ordezkarien Ganberako kide izan zen. Garai hartatik Cactus Jack bezala ezagutua izan zen.
1903an Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kide aukeratu zuten eta 1933ra arte egon zen bertan. 1931tik Bera eta Schuyler Corfax dira bi ganbera legegileen buru izan diren bi pertsona bakarrak Ganberako buru izan zen.
Franklin Delano Roosevelten presidenteordea izan zen 1933tik 1941era. Alderdi demokrataren hegoaldeko alde kontserbadoreko kidea, Roosevelten aurka agertu zen bere politiketako batzuetan.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence • Kamala Harris
Egungoa: J.D. Vance |