Jose Maria Gonzalez de Etxabarri Bibanko (Gasteiz, 1875eko ekainaren 11 – Valladolid, 1950eko abenduaren 20a) arabar idazle, katedraduna eta politikaria izan zen. Valladoliden eta Madrilen Zuzenbide-ikasketak egin ondoren, merkataritza zuzenbidearen katedra lortu zuen Valladolideko unibertsitatean. Alderdi Integristako kidea zen eta Arabako senatari aukeratu zuten. Euskal Unibertsitatea sor zedin eskakizuna egin zuen bere senatari kargutik. El Diario de Alava egunkaria sortu zuen eta haren zuzendari izan zen 1895-1903 urteetan. Zuzenbidea, historia, politika eta etika izan zituen aztergai bere idazlanetan.