Josef Albers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bottrop, 1888ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Alemania Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New Haven, 1976ko martxoaren 25a (88 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anni Albers (1925 - 1976) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko arte ederren akademia Bauhaus Willem de Kooning Academy (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Franz Stuck Johannes Itten |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, unibertsitateko irakaslea, argazkilaria, diseinatzailea, grabatzailea, eskultorea, glass artist (en) , hezitzailea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Dessau Essen Munich Weimar Mexiko New Haven eta Black Mountain |
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea Black Mountain College (en) (1933 - 1949) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia American Abstract Artists (en) |
Mugimendua | Op arta arte abstraktua |
Izengoitia(k) | Albers, Yozef eta Albers, Joseph |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Josef Albers (Bottrop, 1888ko martxoaren 19a - New Haven, Connecticut, 1976ko martxoaren 25a) alemaniar artista eta irakaslea izan zen. Bauhausen, Blackmountain Collegen eta Yaleko Unibertsitateko diseinu sailean irakatsi zuen. XX. mendeko arte bisualetako irakasle eraginkorrenetako bat izan zen.
Munichen eta Weimarko Bauhausen ikasi zuen artea eta gero irakasle izan zen Dessauko Bauhausen. Naziek eskola itxi ondoren, Albers Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Philip Johnsonek lana eskaini zion Black Mountain Collegen eta bertan margolaritza programa zuzendu zuen 1949ra arte. 1950etik 1958ra diseinu saila zuzendu zuen Yale Unibertsitatean.
Artista gisa argazkigintza, tipografia, muralak eta grabatuak egin zituen. Bere margolan abstraktuengatik ezagutzen da batez ere.
1963an Interaction of Color argitaratu zuen, kolorea irakasteko eta ikasteko modu esperimental gisa.
.