Josefa Molera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Izaba, 1921eko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 2011ko irailaren 3a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria |
Josefa Molera Mayo (Izaba, 1921eko urtarrilaren 23a – Madril, 2011ko irailaren 3a) kimikan doktorea eta ikerketa-irakaslea izan zen. Espainiako CSICen lan egin zuen eta geroago Kimikako Nobel saria lortu zuen Cyril Norman Hinshelwood irakaslearekin ikasi zuen.
Gas-likido erako kromatografiaren bidez erreakzio kimikoen analisia egiteko metodologietan aitzindarietako bat izan zen. Ardo eta alkoholdun edarietan erabili zuen metodologia hori, eta patente bat erregistratu zuen geroago metodologia horrekin. Espainiako Kromatografia taldea sortu zuen 1973. urtean.[1]
Oztopo asko gainditu behar izan zituen: bekaduna izan zen, laguntzailea, irakaslea, idazkaria, ikertzailea eta zuzendaria. 17 medikuntza tesi eta 76 ikerkuntza lan argitaratu zituen. Horrela sari asko irabazi zituen, CSICeko Alfonso X el Sabio saria, Perkin Elmer Hispania saria, gas kromatografiari buruzko lanik onenarena eta Kimika eta Fisika Espainiako Erret Elkartearen Domina, esaterako.