Julen Urkiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ondarroa, 1944ko apirilaren 1a (80 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, saiakeragilea eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Karmeldarrak |
Julen Urkiza Txakartegi (Ondarroa, Bizkaia, 1944ko apirilaren 1a - ) euskal idazle eta karmeldarra. 1963an, hamazortzi urte zituela, Vienara bidali zuten filosofia eta teologiako ikasketak egitera. Beste hainbeste urte eman zituen Austrian, gazteen apostolutzan, artxibozain eta liburuzain.
Euskal Herrira itzulirik, 1984an bere gain hartu zuen Karmel aldizkariaren zuzendaritza, eta hamaika artikulu, elkarrizketa, ikerketa historiko eta erreportaia argitaratu ditu bertan.