Julio II.a[1] (Albissola Marina, 1443ko abenduaren 5a - Erroma, 1513ko otsailaren 21a) Eliza Katolikoko 216. aita santua izan zen 1503 eta 1513 bitartean. "Aita Santu Gerlaria" bezala ezagutua da, bere aitasantualdiaren aktibitate politiko eta militar biziaren ondorioz. Arturo Kanpionen hitzetan Julio II.a izan zen benetan Nafarroa konkistatu zuena eta ez Albako dukea[2].