Juliotar Alpeak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Triglav |
Garaiera | 2.864 m |
Mota | alpine subsection (en) ![]() |
Luzera | 93 km |
Zabalera | 63 km |
Azalera | 4.400 km² |
Eponimoa | Julio Zesar |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 46°22′N 13°49′E / 46.37°N 13.82°E |
Mendikatea | Julian Alps and Prealps (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Geologia | |
Material nagusia | arroka sedimentario |
Juliotar Alpeak[1] (eslovenieraz: Julijske Alpe; italieraz: Alpi Giulie; alemanez: Julische Alpen; friulieraz: Alps Juliis) Juliar Alpe eta Aurrealpeen azpisekzio bat dira. Italia ipar-ekialdetik Esloveniaraino hedatzen dira: han, Triglaven, 2.864 metroko altueraraino altxatzen dira. Izena Julio Zesarren omenezkoa da: izan ere, inguru horietarako domeinua egun euren oinean Cividade del Friuli izena jasotzen duen Forum Julii municipiuma sortuz ezarri zuen. Hegoaldeko Kareharrizko Alpeen zati da. Juliotar Alpeen zati handi bat Triglav Parke Nazionalaren barnean dago.
Italiako Alpeetako ur banalerroaren ekialdeko azken muturra da. Juliotar Alpeak Tarvision abiatzen dira, Monte Santo di Lussari, Jôf di Montasio eta Jôf Fuarteko mendiguneekin. Passo del Predilen ondoren esloveniar lurraldean sartzen dira (zisalpetar aldea italiarra izan zen Venezia Juliaren barnean 1947 arte). Inguru hartan, Triglav (italieraz Monte Tricorno), Monte Re eta Monte Nevoso mendiguneak daude.