Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.
Kalifa-herri
Kalifa-herria (arabieraz خلافة edo khilāfa) kalifaren menpe dagoen lurraldea da. Kalifatza izan zen islamak ezarri zuen lehen gobernu sistema, musulmanenummaren batasuna eta agintea adierazten zuena. Hasieran Mahomak berak ezarritako printzipioek zuzenduta zegoen, profetak ezarritako autoritate politikoaren jarraipentzat; rasidar kalifaldia izan zen hura.
Musulmanen ummaren batasun politikoa adierazten zuen, baina ez batasun teologikoa, azken hori pertsona bakoitzaren kontua zelako. Munduan izan den lehenengo ongizate estatu handia izan zen.[1][2]
Sunismoaren arabera, estatuburua, kalifa, musulman guztiek edo haien ordezkariek (shura) aukeratu behar dute.[3]Xiismoaren jarraitzaileek, berriz, kalifak Ahl al-Bayt familiakoa —profetaren familiakoa— izan behar dela uste dute.
Hainbat aldi izan zituen kalifa-herriak, 1924 arte:
Rasidar kalifaldia (632 - 661): hala sunitek nola xiitek onartua. Rasidar kalifen ondoren, kalifa-herria hainbat dinastiaren kontrolpean izan zen; batzuetan, bi kalifa-herri ere izan ziren aldi berean (batzuetan, benetako kalifatzak ziren; bestetan, itxurazkoak baino ez).
Itzalpeko kalifaldia (XIII. - XVI. mendeak): sultan mamelukoek, beren mende, abbastarren dinastiako kide bat ezarri zuten kalifatzat, Kairon. Aldi hartan, oro har, abbastar kalifek ez zuten benetako botererik izan, nahiz eta haietako bakarren batek egiazko agintea izan zuen.
Orduan, Arabiar Iraultzako buru Hussein ibn Alik hartu zuen kalifatza; baina Ibn Saudek haren erresuma garaitu eta anexionatu zuen. Kalifa titulua inork ez du hartu harrezkero.
↑Crone, Patricia. (2005). Medieval Islamic Political Thought. Edinburgh University Press, 308–9 or. ISBN0748621946..