Kana antzinako luzera unitatea da, leku bakoitzean balio desberdina hartzen duena, eta gaur egun erabilera bakan batzuetara mugaturik dagoena. Antzina Euskal Herrian eta Aragoiko Koroan, Katalunian bereziki, erabiltzen zen. Frantzia hegoaldean eta Italia iparraldean ere erabiltzen zen.