Karatxai-Txerkesia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
National Anthem of Karachay-Cherkessia (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-KC | ||
Hiriburua | Txerkessk | ||
Karatxai-Txerkesiako lehedakaria | Rashid Temrezov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°55′N 41°47′E / 43.92°N 41.78°E | ||
Azalera | 14.100 km² | ||
Mugakideak | Kabardino-Balkaria, Stavropol kraia, Krasnodar kraia, Abkhazia eta Samegrelo-Zemo Svaneti | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 468.322 (2024) 2.965 (2021) | ||
Dentsitatea | 33,21 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera, nogaiera, Karatxaiera-balkarera, Kabardera eta abazera | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 09 | ||
kchr.info |
Karatxai-Txerkesia (errusieraz: Карача́ево-Черке́ссия, translit.: Karatxaievo-Txerkessia) edo Karatxai-Txerkesiako Errepublika[1] (errusieraz: Карача́ево-Черке́сская Респу́блика, translit.: Karatxaievo-Txerkesskaia Respublika; karatxaiera-balkareraz: Къарачай-Черкес Республика; txerkeseraz: Къэрэшей-Шэрджэс Республикэ) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Iparraldeko Kaukason kokaturik dagoena. 14.100 km²ko eremua du eta 2010ean 477.859 biztanle zituen[2]. Hiriburua Txerkessk da.
Karatxaiak eta txerkesak bi herri musulman desberdin dira. Etnia eta kulturaren aldetik, txerkesak, Adigeako adigeak eta Kabardino-Balkariako kabardak herri bera dira. Karatxaiak, berriz, Kabardino-Balkariako balkarrren etnia berekoak dira.