Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Karkemish

Karkemish
antzinako herrialdea
Administrazioa
Antzinako herrialdeaAsiria
Geografia
Koordenatuak36°49′47″N 38°00′54″E / 36.829722222222°N 38.015°E / 36.829722222222; 38.015
Map
Demografia
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 1321 eta K.a. XIX. mendea
Siria k.a II. miliurtean, Karkemishen kokapena duena

Karkemish[1] (hititeraz: Kargamiš‎;[2] antzinako grezieraz: Εὔρωπος; latinez: Europus) antzinako hiri-estatua da, gaurko Alepo eskualdean, Sirian. Mesopotamiaren, Siriaren eta Anatoliaren arteko karabana-bidean zegoen, Eufrates ibaia igarotzeko ibi batean. Lehenengo aztarnak Neolito garaikoak dira. Shubiluliuma I.a konkistatzaile hititak hartu zuen hiria (K.a. 1373 inguruan), eta Asiria, Mitanni eta Egiptoren kontra bere inperioa babesteko erabili zuen. Geroago itsasoko herriek konkistatu zuten, eta azkenik Asiriako Sargon II.aren mende geratu zen. Azkeneko gertaera nagusia K.a. 605ean Nabukodonosor II.a Babiloniako erregeak Nekao II.a Egiptoko faraoiaren kontra irabazi zuen gudua izan zen; gudu horren ondorioz, egiptoarrek Siriako lurraldeetatik alde egin zuten.

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. D. Hawkins Reallexikon der Assyriologie und Vorderasiatischen Archäologie. Walter de Gruyter (1980).

Previous Page Next Page






Karkamis ALS كركميش Arabic كركميش ARZ Karkemiş AZ کارکامیش AZB Каркемиш Bulgarian Carquemix Catalan Karchemiš Czech Karkemiš German Καρχεμίς Greek

Responsive image

Responsive image