Karlos III.a Noblearen Gurutzea Nafarroako Gobernuak ematen duen domina da, 104/1997 Foru Dekretuaren bitartez arautua.
Foru Komunitatea ezagutarazten eta hari ospea ematen beren esparruetan nabarmendu diren pertsona eta entitateek egindako lana jendaurrean azpimarratu eta aitortzeko sortu zuen. Sariak 1387tik 1425ean hil zen arte Nafarroako errege izandakoaren izena du. Monarka bakezalea eta adiskidetzailea izan zen, kulturaren eta artearen aldeko ekimenak abian jarri zituen eta Europako gainerako gorteekin bake- eta adiskidetasun-harremanak ezartzeko lan egin zuena[1].