Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (txekieraz: Karel IV., alemanez: Karl IV, latinez: Carolus IV; Praga, 1316ko maiatzaren 14a - Praga, 1378ko azaroaren 29a) Bohemiako erregea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen.
Joanes Bohemiakoa, Bohemiako erregearen semea zen. Pragako artzapezpikutegia (1344) eta unibertsitatea (1348) sortu zituen. 1356an Urrezko Bulda eman zuen, enperadorearen hautaketa arautzeko: elizako hiru hauteslek (Maguntziako, Koloniako eta Treverisko artzapezpikuek) eta lau hautesle laikok (Bohemiako erregeak, Rhineko konde palatinoak, Saxoniako dukeak eta Brandenburgoko margrabeak) hautatu behar zuten.