Karlos X.a Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1757ko urriaren 9a - Gorizia, Austriar Inperioa, gaur egun Italia, 1836ko azaroaren 6a), Artoisko kondea (frantsesez: comte d'Artois) tituluaz ezagunagoa, Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen, 1824-1830 bitartean. Frantziako azken errege Borboia izan zen.