Kataplexia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | narkolepsia muscle symptom (en) |
Espezialitatea | neurologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | sodium oxybate (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | G47.4 |
GNS-9 | 347 |
DiseasesDB | 16311 |
MeSH | D002385 |
Kataplexia muskuluetako ahuleziaren bat-bateko eta aldi baterako gertaera bat da, kontzientzia osoarekin batera gertatzen dena. Normalean, barreak, negarrak edo izuak eragiten dute. Kataplexia da narkolepsia kasuen %10ean agertzen den lehen sintoma[1]. Hipokretina neuropeptidoa (orexina ere deitua) sortzen duten neurona hipotalamikoen suntsiketa autoimmuneak eragiten du. Neuropeptido horrek eszitazioa erregulatzen du, eta esna- eta lo-egoeren arteko trantsizioa egonkortzen laguntzen du[2]. Narkolepsiarik gabeko kataplexia arraroa da, eta ez dakigu zergatik.