Kawasaki gaixotasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | linfadenitisa, gaixotasun immunologikoa, predominantly medium-vessel vasculitis (en) eritasuna |
Espezialitatea | Immunologia pediatra |
Sintoma(k) | Marrubi mihia, adenopatia, sukarra, beherakoa hantura |
Asoziazio genetikoa | |
Honen izena darama | Tomisaku Kawasaki (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | gammaglobulina, Azido azetilsaliziliko eta immunoglobulin therapy (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M30.3 |
GNS-9-MK | 446.1 |
OMIM | 611775 |
DiseasesDB | 7121 |
MedlinePlus | 000989 |
eMedicine | 000989 |
MeSH | D009080 |
Disease Ontology ID | DOID:13378 |
Kawasaki gaixotasuna (KG) gaixotasun multisistematiko bat da, zeinen jatorri eta zergatia ezezagunak diren. Baskulitisa du ezaugarri nagusia, neurri txikiko eta ertaineko odol hodien hantura suertatzen da, arteria koronarioena bereziki. Horrek aneurismak sortzen ditu, hau da, odol hodi hauen paretetan odolez betetako puxikatxoak sortzen dira. Aneurismak sindrome mukokutaneoren batekin erlazionatuak egon ohi dira. Gaixotasun hau pairatzen dutenek aukera handiak dituzte arteria koronarioaren tronbosia, angina, miokardio infartua edo bat-bateko heriotza sufritzeko [1][2]. Gaur egun, umeen jasotako kardiopatia erantzule nagusienetako bat da Kawasaki gaixotasuna[3].