Ketzal (dirua) | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Guatemala |
Nongo eskumena | Guatemala |
Jaulkitzailea | Bank of Guatemala (en) |
Ikurra | Q |
Honen izena darama | Pharomachrus mocinno |
Historia | |
Hasiera | 1925 |
Ordezkatzen du | Guatemalan peso (en) |
Artikulu hau Guatemalako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ketzal».
Quetzala (gaztelaniaz: Quetzal), Guatemalako Errepublikan erabiltzen den dirua da. Haren ISO 4217 kodea GTQ da eta sinboloa, Q[1][2]. Quetzal banako baten ehunenak zentabo du izena eta quetzal bakoitza 100 zentaboz osatuta dago. Quetzal hegaztiaren omenez izendatu zen[3].