Khmer Gorriak | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | erakundea | |
Ideologia | ultranazionalismoa, Khmer nazionalismoa eta polpotismoa | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1951ko ekainaren 30a | |
Sortzailea | Son Ngoc Minh (en) |
Khmer Gorriak[1] (khmereraz: ខ្មែរក្រហម, Khmaey Krahom, frantsesez: Khmer Rouge) Kanputxeako erakunde politiko komunista bat izan zen, 1975eko apirilaren 17tik 1979ko urtarrilaren 9ra Asiako herrialde horren agintaritza izan zuena. Khmer Gorria terminoa, frantsesezko Khmer Rouge-tik datorrena, Norodom Sihanouk erregeak asmatu zuen. Erakundearen izen ofiziala Kanbodiako Alderdi Komunista zen, eta 1970eko hamarkadatik aurrera, Kanputxeako Alderdi Demokratikoa izena hartu zuen.