Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Kiralitate (kimika)

Kirala den aminoazido orokor baten bi enantiomeroak, eskuen paralelismoarekin konparatuta.

Kiralitatea ispilu-irudiarekin gainjartzeko ezintasunean datzan objektuen propietatea da. Adibidez, gizakion ezkerreko eskua ezin da gainjarri bere ispìlu-irudia den eskuineko eskuarekin. Bestelakoak dira kuboak edo esferak, beren ispilu-irudiarekin gainjar baitaitezke.

Oro har, objektu kiralek ez dute errotazio-ardatz desegokirik. Izanez gero, haien ispilu-irudiak gainjarriak dira.  

Kimika organikoko, kimika ez-organikoko eta biokimikako propietate bat da, zeinaren ondorioz gertatzen diren estereokimika, erreakzio estereoespezifikoak eta estereoisomeroak. Enantiomero edo isomero optiko deritze molekula kiral baten bi irudi espekularrei edo ispilu-irudiei.

Definizio horrek ezaugarri geometriko eta dikotomikotzat hartzen du kiralitatea. Ezaugarri geometrikotzat hartzen duela esan daiteke, zeren eta irudi geometrikoetan edo puntu-multzoetan simetria-eragiketak (islapenak) aplikatzean oinarritzen baita. Ezaugarri dikotomikotzat hartzen duela esan daiteke, ordea, ispilu-irudiak txandakatzeen eta translazioen bidez gainjarriak izan daitezkeelako (ez kiralak), edo gainjarezinak (kiralak). Ikuspegi klasikotik ez dago erdibiderik.

Aminoazidoak, karbohidratoak, azido nukleikoak eta beste molekula batzuk farmako askoren eta gure gorputzeko molekula ia guztien parte dira. Esan beharra dago kiralitate molekularrak ahalbidetzen dituela entzimen eta organismoaren substratuen arteko interakzio espezifikoak, biziaren oinarria diren erreakzio kimikoetan parte hartzen dutenak.


Previous Page Next Page