Kirgizera | |
---|---|
Кыргыз тили — кыргызча — кыргызча | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 4.568.480 (2009) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Turkiar hizkuntzak Common Turkic (en) ![]() Kipchak (en) ![]() Kyrgyz–Kipchak (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa eta arabiar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ky |
ISO 639-2 | kir |
ISO 639-3 | kir |
Ethnologue | kir |
Glottolog | kirg1245 |
Wikipedia | ky |
IETF | ky |
Kirgizera[1] (кыргыз тили, кыргызча, قىرعىزچا, قىرعىز تىلى) Turkiar hizkuntza da, eta errusierarekin batera Kirgizistango hizkuntza ofiziala da. Bishkek antzeko hirietan errusiera da nagusia eta belaunaldi gazteetan, batez ere, kirgizera gainbeheran dago.[2]
Kirigizistanen alfabeto zirilikoz idazten dute baina hiru hizki (Ң/ң, Ү/ү, Ө/ө) gehituz. Txinan, berriz, arabiar alfabeto erabiltzen dute.
Kirgizen hizkuntza nazionala da eta 4,5 milioi hiztun inguru ditu Kirgizistan, Txina, Afganistan, Kazakhstan, Tajikistan, Uzbekistan, Turkia eta Errusian zabalduak.