Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Klamide

Klamide bat jantzita daraman gizon baten frisoa. Ai-Khanoum

Klamidea (antzinako grezieraz: χλαμΰς), janzki arina zen, artilez egina, K.a. V. mendea eta K.a. III. mende artean, zalditeria soldadu eta efeboen artean, kapa gisa janzten zena. Gutxi gora-behera, 2x1 proportzioko laukizuzen bat zen izatez, bere luzera, zeramanaren altuera berekoa zena. Artile finez egina zegoen, eta bi albo txikiak apaintzen, kolorezko zerrenda bat eramaten ohi zuen. Urtaro beroan erabiltzen zuten soldadu gazteek, janzki bakar bezala, sandaliak salbu, eta fibula batekin estutua eskumako sorbaldan, fibula hori, ezkerreko sorbaldan kokatzen duen dokumentazioa ere badagoen arren, baita lepoaren oinarrian edo bizkarrean ere. Gorputz biluziaren gainean hain janzki arina izatearen ondorioz, historialari batzuek, udarako askoz egokiagotzat izan daitekeela uste dute, kanpaina egoeratan, azpian tunika bat eramango zuela teorizatuz.

Beranduago, klamidea erromatarrek hartu zuten, eta agintari militarrek halakretaren gainean janzten zuten paludamentumean eratorri zen.

Klamide bat egitea nahiko erraza da pertsona bakarrarentzako ohearen izara bat edo antzeko neurrietako oihal zati bat edo zeozer txikiagoa erabiliz. Horretarako, nahikoa da oihala zabaletara tolestea, eta eskuman, bi muturrak finkatu, tolesduratik heren batera, kateorratz batekin. Klamidea, irekiduratik burua sartuz janzten da, kateorratza eskumako sorbaldan geratzen delarik.

Klamideak, jarraipena izan zuen Bizantziar Inperioan, sarri, askoz handiagoa zelarik, albo batera eramana, sorbaldan itxidura bat zuela, eta ia lurreraino iristen zen aurretik zein atzetik.


Previous Page Next Page






كلامس Arabic Хламида Bulgarian Clàmide Catalan Chlamys Danish Chlamys (Mantel) German Χλαμύδα Greek Chlamys English Clámide Spanish Chlamyde French Khlamis ID

Responsive image

Responsive image