Klariona arbeletan margotzeko erabiltzen den objektua da. Kleraz egina egon daiteke edo igeltsua, ura eta kaolina nahasten da molde baten barruan. Izena frantsesezko crayonetik dator, arkatza.
Idazteko erabiltzen denean normalean zuria izaten da eta ezabatzeko feltroarekin garbitzen da.
Billar jokoan ere erabiltzen da klariona, makilaren punta osatzen duen kuxintxoa malgu eta heze egoteko, horrek kolpe zuzenagoak ematen laguntzen baitu. Billar jokoetan erabiltzen den klariona urdina izan ohi da, baina 2017an Finlandiako enpresa batek zabaldu duen produktu patentatua (Taom markakoa) horixka da, eta kolpe hobeak ematen laguntzen omen du[1][2].