Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Komunikazio satelite

Lehen komunikazio-satelitea, Telstar 1, 1962ko uztailaren 10ean jarri zen orbitan.

Komunikazio satelitea Lurreko alde batetik beste batera irrati eta telebista seinaleak igortzeko erabiltzen den satelite artifiziala da, zeruan esekitako antena erraldoi gisa erabiltzen baitira. Erabilitako frekuentziak altuak dira, GHz-en tartean. Komunikazio sateliteak telebista, telefono, irrati, Internet eta aplikazio militarretarako erabiltzen dira.[1]Lehen komunikazio-satelitea, Telstar 1, 1962ko uztailaren 10ean jarri zen orbitan[2], eta urte horretan bertan egin zen satelite bidezko lehen telebista-transmisioa. 2021eko urtarrilaren 1etik 2.224 komunikazio satelite daude Lurraren orbitan.[3]

Telekomunikazioetarako erabiltzen diren maiztasun handiko uhinek ikuslerroetatik bidaiatzen dute eta, beraz, Lurraren kurbadura oztopo bat da. Komunikazio sateliteen helburua lurreko bi puntu geografiko banaturen arteko komunikazioa ahalbidetzea da, horretarako, seinalea igorriko da lurraren kurbadura kontuan hartuz.[4]Interferentziak saihesteko, nazioarteko erakundeek arauak dituzte maiztasunak edo "bandak" erabiltzeko. Banden esleipen honek interferentziak izateko arriskua minimizatzen du.[5]

  1. (Ingelesez) «satellite communication | Definition, History, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  2. «Telstar» www.astronautix.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  3. (Ingelesez) «Satellite Database | Union of Concerned Scientists» www.ucsusa.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  4. «Satellites - Communication Satellites» satellites.spacesim.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  5. «Military Satellite Communications Fundamentals | The Aerospace Corporation» web.archive.org 2015-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).

Previous Page Next Page