Kondriktie | |
---|---|
422 Ma-0 Ma[1][2] Siluriar berantiar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Subfilum | Vertebrata |
Klasea | Chondrichthyes Huxley, 1880
|
Azpibanaketa | |
Kondriktiea (Chondrichthyes, grezierazko χονδρ- chondr- 'kartilago' eta ἰχθύς ichthys 'arrain' hitzen lotunea) edo arrain kartilaginosoa arrain superklasea osatzen duten klaseetako bat da. Klasea bi azpiklasetan banatuta dago: Elasmobranchii (marrazo eta arraiak) eta Holocephali (itsas katuak).
Eskeleto kartilaginosoa, barailak eta benetako hortzak dituzten arrainak dira. Gehienak itsastarrak dira eta eskuarki ornogabez, arrainez eta zenbait ugaztunez elikatzen dira. Barne-ernalketa dute, obobibiparoak dira maiz eta beste batzuetan bibiparoak[3].
Gnathostomata azpifilumean sailkatuak, arrain kartilaginosoak beste barailadun-ornodunak ez bezalakoak dira, ornodun filumaren beste arrainek Teleostomi kladoa osatzen dutelarik.