Kongoko Estatu Burujabea État Indépendant du Congo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1885 – 1908 | |||||||
| |||||||
Kongoko Estatu Burujabearen kokapena | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Boma | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Kongotar libera | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Frantsesa | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera | 1885 | ||||||
Anexioa Belgikari | 1908 | ||||||
|
Kongoko Estatu Burujabea[1](frantsesez: État Indépendant du Congo) Erdialdeko Afrikako herrialde zabala izan zen, 1885-1908 bitartean Leopoldo II.a Belgikakoaren jabetza izandakoa. Herrialde horren mugak bat datoz gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoarenekin.
Leopoldo II.ak lurralde hau administratu zuen aldian, natura baliabideak (boli eta kautxua, bereziki) neurririk gabe ustiatu ziren eta bertatiarrak esklabo gisa erabili zituzten. Bertakoak mendean edukitzeko eratutako armada pribatua (Force Publique) hilketa, bahiketa eta torturaz baliatzen zen. 1900tik aurrera, Europako eta AEBetako prentsak Kongon gertatzen ari zen izugarrikeriaren berri eman zuen, eta 1908an Leopoldok Belgikako gobernuaren esku utzi behar izan zuen bere jabetza. Handik aurrera Kongo Belgikarra izena hartu zuen.[2]
Joseph Conradek Kongoko funtzionario kolonialen gehiegikeriak azaldu zituen Ilunpeen bihotzean eleberrian (1902).