Konkor klima beroko eskualdeetako artiodaktilo zenbaitek, moldaera biologiko moduan bizkar gainean izaten duten irtengune edo goragunea da, gantz ehunaren gordailua dena. Gantz ehuna konkorrean metatzean, gorputzeko beste organoak inguratuko lituzkeen gantzik gabe geratzen dira eta horrela, beroa kanporatzeko bidea zabaltzen da, gantzak beroa atxiki egiten baitu girpuztean.