Kontraltoa emakume-ahots grabeena[1][2] da eta horrela deitzen zaio baita ere ahots hori duen emakumezko kantariari.
Italierazko contralto (/konˈtralto/ ahoskatua) hitzetik ekarria, haren ahots-tarte nahiko arraroa baita, altoaren antzekoa, baina ezberdina, ia kontratenorrenaren parekoa. Bere erregistro sakonaren sonoritate eta zabaltasun aberatsagatik nabarmentzen da. Ahots hori oso bakana eta aurkitzen zaila da, izan ere munduko emakumeen %2k besterik ez dute ahots hau.[3] Operan, ahots-maila hori duten abeslariei esleitzen zaizkien paperak batzuetan mezzo-sopranoek ordezkatzen dituzte, ez baita erraza izaten kontraltoak aurkitzea.