Kontrol-sistema, prozesu baten kontrola egiteko batera jarduten duten osagaien konbinazioan datza. Beste modu batean esanda, prozesu bat automatizatzeko elkarren artean konektatzen diren elementu-multzo bat da.
Kontrol-sistema baten elementuak hainbat motako izan daitezke: elektrikoak, elektronikoak, mekanikoak, pneumatikoak, hidraulikoak...[1] Kontrol-sistema bati buruz hitz egiten denean, kontuan izan behar den lehen kontzeptua prozesua da.
Prozesua modu honetan definitu daiteke: sistemak jarritako baldintza batzuen arabera bere egoera aldatzen duen objektu, ekipo edo sistema.[2] Kontrol-sistemen barne-funtzionamenduak adierazteko, bloke-diagramak erabiltzen dira. Hauetan, prozesuak blokeen bidez adierazten dira, eta hauen arteko erlazioak, gezien bidez.