Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Kontzentrazio-esparru

Buchenwald kontzentrazio esparruko langile behartuak, 1945eko martxoaren 16a.

Kontzentrazio-esparrua, kontzentrazio eremua edo zigor itxitura aurkari politikoentzako, etsaientzako edo talde erlijioso zein etnikoentzako, gerra garaian jeneralean, eraikitako atxilotze-gune erraldoia da. Horko presoak talde irizpide horiek (edo beste batzuk) erabiliz atxilotzen dituzte, ez dituzte lege prozesu garbi batean gizabanakotzat epaitzen. Kontzentrazio hitzak osasunik gabeko masifikazioa ere adierazi ohi du.

Hitlerren Alemania Naziko eta Stalinen Sobiet Batasuneko kontzentrazio-esparruak arte, hitzak presoak biltzen ziren gunea (baldintzak kaxkarrak izanda ere) esan nahi zuen. Gaur egun, hitza Holokaustoari lotzen zaio, eta inork ez du erabiltzen bere atxilotze-esparruak izendatzeko. Haren ordez, beste sinonimoak aipatzen dira: barneratze-esparruak... Sarraskitze esparruak eta kontzentrazio esparru ugari izan ziren: Auschwitz, Bergen-Belsen, Buchenwald, Dachau, Mauthausen eta beste asko.


Previous Page Next Page