![]() | |
Mota | kultura arkeologiko |
---|---|
Honen parte | Kalkolito, Behe Brontze Aro eta Late Neolithic (en) ![]() |
Hasiera | K.a. XXX. mendea |
Amaiera | K.a. 2000(e)ko hamarkada |
Aurrekoa(k) | Inbutu ontzien kultura, Globular Amphora culture (en) ![]() ![]() |
Ondorengoa(k) | Kanpai-formako ontzien kultura eta Andronovo kultura |
Kordoi-zeramika kultura[1] Europan K.a. 2900-2350 artean garatu zena, horizonte arkeologiko zabalekoa da, hau da Goi Neolitotik hasita eta Kalkolitotik igaroz, Behe Brontze Arora arte heldu zen[2]. Kordoi-zeramika kultura Europako hainbat eskualdetatik hedatu zen; Rhin ibaitik Volgaraino, Ipar Europa, Erdialdeko Europa eta Ekialdeko Europako eskualdeetan zehar[3].
Haak et alter-ren ustez (2017), Kordoi-zeramikaren jendeak genetikoki erlazio estua zuen Yamnaya kulturakoekin emigrazio handi bat dokumentatu da Europako periferiaren erdialdetik (Eurasiako estepak) Erdialdeko Europara[4]. Beharbada, Kordoi-zeramika kulturak aitzingermaniko eta aitzinbaltiko indoeuropar hizkuntzak hedatu zituen. Kultura honek antza genetikoa dauka geroko Sintasha kulturarekin, non aitzinindoirandar hizkuntza sortu baitzen[3].