Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Kuestore (Antzinako Erroma)

Lehen kuestoreak, hilketa, matxinada edo traizio gailenen kasuez arduratzen ziren epaileak ziren. Denboran aurrera, euren ohiko izendapena Decumviri Perduilionis et parricidii izan zen. Ez zen magistratura iraunkor bat, kasuan kasurako izendatuak baizik.

K.a. III. mendean decumviri edo kuestoreek euren funtzio judizialak galdu zituzten, eta triunviri nocturni direlakoei esleitu zitzaizkien funtzio horiek.

Kuestore judizial hauekin batera, kuestore administratiboak zirenː erregeak funts publikoen administrazioa euren esku uzten zuen. Errepublika garaian euren funtzioak kontsulei esleitu zitzaizkien, eta hauek bi kuestore zibili eman zizkieten (Altxor publikoari zegokiona) eta beste hainbeste kuestore militarri (Armadaren diru kutxari zegokiona). Beranduago haien izendapena hauteskunde tribunatuetara pasa zen.

Aipaturiko azken lau kuestore horiek patrizioak ziren, 345 ab urbe condita edo K.a. 408an plebeioek lau postu horietatik hiru bete ahal izan zituzten arte.

Itsas Armadako lau kuestore ere egon ziren, lau erromatar itsas baseen administrazioaz arduratzen zirenak.

Azkenik, existitzen ziren kuestoreekin batera, kuestore italikoak ezarri ziren, Erromaren mende zegoen Italia zatiaren erroldak antolatzeaz arduratzen zirenak.


Previous Page Next Page






قسطور Arabic Kvestor AZ Квестор (Древен Рим) Bulgarian Kvestor BS Qüestor Catalan Quaestor Czech Kvæstor Danish Quaestur German Quaestor DIQ Quaestor English

Responsive image

Responsive image