Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.
Kultura
Kultura[1] (latinezko cultūratik)[2]gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak. Elkarri lotutako adiera asko ditu, hau da, termino polisemikoa da. Esaterako, 1952an, Alfred Kroeber eta Clyde Kluckhohn-ek kulturaren 164 definizioz osatutako zerrenda bat osatu zuten Culture: A Critical Review of Concepts and Definitions, eta 250 baino gehiago sailkatu dituzte[3].
Eguneroko erabileran, kultura hitza bi kontzeptu ezberdin izendatzeko erabiltzen da:
gizarte-talde baten ezagutza, sinesmen eta portaera-ereduen multzoak, bere kideek elkarrekin komunikatzeko eta mota guztietako beharrak asetzeko erabiltzen dituzten bitarteko materialak barne.