Ladislao II.a, Vladislav, Władysław edo Wladislas (hungarieraz: II. Ulászló; Krakovia, 1456ko martxoaren 1a - Budapest, 1516ko martxoaren 13a) Bohemiako erregea izan zen 1471tik hil zen arte eta Hungaria eta Kroaziako erregea 1490etik hil zen arte.
Kasimiro IV.a Jagellondarra eta Elisabet Habsburgokoare semea zen. 1471n, Bohemiako Parlamentuak errege izendatu zuen, Jurgi Poděbradykoa hil ondoren. Bien bitartean, Matias Corvino Hungariako erregeak Moravia, Silesia eta bi Lusaziak okupatu zituen katolikoen laguntzarekin. 1479an akordio batera iritsi ziren eta Bohemiako Erresuma banatu zuten.
1491n Hungariako errege izendatu zuten Matias hil ondoren. Beti onartu zituen Errege Kontseiluaren erabakiak. 1516an hil zenean bere seme Luis II.a Hungariakoa izan zen oinordekoa.