Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Langile Abertzaleen Batzordeak

Langile Abertzaleen Batzordeak
Datuak
Izen laburraLAB
Motasindikatua
HerrialdeaEuskal Herria
IdeologiaEusko abertzaletasuna, independentismoa, sozialismoa, feminismoa eta berdintasun soziala
Jarduera
KidetzaMunduko Federazio Sindikala
Kide kopurua50.000
Honen parteezker abertzale eta Koordinadora Abertzale Sozialista
Agintea
Idazkari orokorraGarbiñe Aranburu eta Igor Arroyo
Historia
Sorrera1974
webgune ofiziala
Inguma: lab-sindikatua

Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) Euskal Herriko klase sindikatu bat da, 1974. urtearen bukaeran sortua, eta bere burua Ezker Abertzalearen barnean kokatzen duena. Gaur egun Euskal Herriko laugarren sindikatua da afiliatu kopuruaren aldetik (50.000 baino gehiago ditu[1]), baina bigarren sindikatua delegatu kopuruari dagokionez (2024ko urtarrilean 4.897 zituen Hego Euskal Herrian[2], lau probintzietako ordezkaritza sindikalaren %19,6). Euskal Herri osoan presente dagoen sindikatu bakarra da. Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo dira bere koordinatzaile orokorrak 2022tik[3].

LABek bere burua Euskal Herri «independente, sozialista, feminista eta euskalduna» eskuratzeko «euskal langileen askapen osorako tresna gisa» definitu du.[4]

Nazioartean, LAB sindikatua bi erakundetako partaide da: Munduko Federazio Sindikala, eta Estaturik gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :9 izeneko erreferentziarako
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :8 izeneko erreferentziarako
  3. «LABek Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo izendatu ditu koor...» Enpresa Bidea (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  4. LAB sindikatuaren estatutuak. , 10 or..

Previous Page Next Page