Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Langile autonomo

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zer dio Hego Euskal Herriko autonomoen lege berriak?

Langile autonomoa, norbere konturako langilea[1] edo langile beregaina[2][3] dirua egiteko jarduera ekonomiko zuzena, ohikoa eta pertsonala burutzen duena, nahiz eta lan-kontraturik ez izan eta beste pertsona batzuen zerbitzu ordaindua erabili, enpresa indibidualaren edo familiarraren jabe izan edo ez[4].

Kontrakoa frogatzen ez bada, interesduna bere konturako langiletzat edo langile autonomotzat hartua izango da, baldin eta jabe, errentari, usufruktu gisa edo antzeko beste era batean establezimendu baten titulartasuna badu.

Langileen Estatutuaren (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua) 1.1. artikuluak besteren konturako langileak honela definitzen ditu: inoren kontura eta ordaindutako zerbitzuak beren borondatez betetzen dituzten langileak dira, beti ere beste pertsona batek antolatu eta zuzendutako eremuan izaten bada. Gainera, pertsona hori fisikoa edo juridikoa izan daiteke, Horregatik, definizio honetatik ondoriozta dezakegu beste baten konturako langileak bost ezaugarri dituela: borondatezkoa, menpekotasuna, soldatapekoa, besterentasuna eta pertsonala.

  • Borondatezkoa: langileak berak erabakitzen du lan egitea; hau da, ez da derrigortutako lana.
  • Menpekoa: enpresariak enpresa zuzentzen du eta langilea enpresariaren aginduen menpe dago.
  • Soldatapekoa: langileak bere zerbitzuak eskaintzen ditu ordain ekonomiko baten truke.
  • Besterentasuna: lanaren fruituak enpresariarenak dira eta ez langilearenak.
  • Pertsonala: langileak berak egiten duen lana da; hau da, langile horrek ez du besteren bat bidaltzen bere lana egitera.

Bestetik, Langileen Estatutuaren 1.3. artikuluak kanpoan uzten ditu zenbait kolektibo eta horien artean langile autonomoak daude. Izan ere, autonomoak pertsona fisikoak dira norberaren kontura lan egiten dutenak eta inoren menpe ez daudenak. Beraz, langile autonomoek ez dute besterentasuna, menpekotasuna, ezta soldatapeko izaerarik, eta norberaren kontura eginiko irabazizko lana egiten dute.

  1. «Norbere konturako langile» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).
  2. «travailleur | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  3. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  4. Trabajador autónomo. Seguridad Social.

Previous Page Next Page