Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Larrako mendigunea

Larrako mendigunea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAuñamendi
Garaiera2.504 m
Motamendigune
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′55″N 0°43′01″W / 42.94868°N 0.71688°W / 42.94868; -0.71688
MendikateaPirinioak
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario

Larrako mendigunea Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendigune bat da. Erronkariko ibarraren buruan dago; iparraldean, Frantziarekiko muga egiten du; eta, ekialdean, Huescako probintziarekiko muga.

2.000 metrotik gora altxatzen den kareharrizko masa erraldoi bat da, eta, gainaldean laua da. Hartara, garrantzi handiko multzo karstikoa eratzen du. Gainaldeko zatia, lenar handi bat da, ez erregularra eta apurtua, uraren eraginak, osin sakonak ireki dituena, toki hau, espeleologia parke bat bihurtuz. Bertan daude munduko osin sakonenetako batzuk, San Martingo osina edo Illaminako Ateetako leizea kasu, baina galeria sarea oso handia da, orotara, 125 kilometro baino gehiago dituelarik.

Belaki harritsu guzti honek, espainiar aldera, Belagua ibaira drainatzen du, Belaguako harana sortuz, oso haran ederra, basoz josia.

Mendiartearen goialdeko tokietan, pinu beltzaren presentzia nabarmentzen da, gutxi gora-behera, handiak izan daitezkeen taldeetan, lenarrak libre uzten duen lur zati urria probestuz, masa garrantzitsuago bat ere egonez, adierazia eta babestua dagoena, Ukerdiko Erreserba Integrala[1]. Toki baxuagoetan, pago eta izeiez osaturiko basoak daude, babesturiko beste toki bat ere egonez, Aztaparretako Erreserba Integrala, sekula ustiatua izan ez dena.[2]

Tokia, faunan oso aberatsa da, eta, bertako animalien artean, hartzak, sarrioak, arrano beltzak, ugatzak eta basoilarrak nabarmen daitezke, beste animalia batzuen artean.

  1. Nafarroako Erreserba Integralak Erabili eta Kudeatzeko Plana
  2. Tubia, Iker. (2017-09-13). «Bi tanta baso zabalean» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Previous Page Next Page






Macizo de Larra-Belagua Spanish Massif de Larra-Belagua French Ларра-Белагуа Russian

Responsive image

Responsive image