Larritasuna edo larrimina[1] berehalako mehatxu bat hautematean erantzun gisa sentitzen den estutasuna da: bihotz aurrean eta epigastrioan ondoeza sentitzen da, eta arnasketa eta bihotz-taupadak bizkortu egiten dira.[2] Erabilera arruntean, muturreko antsietatea edo beldurra da. Hala ere, hain izaera partikularreko egoera afektiboa denez, diziplina zientifiko baten aztergaia izan da: psikologia, eta bereziki psikoanalisiarena, ezagutzarako ekarpen nagusiak egin dituena eta bere funtsezko kontzeptuetako bat bihurtu duena.