Lata Mangeshkar (maratheraz: लता मंगेशकर; Indore, Britainiar Raj, 1929ko irailaren 28a - Mumbai, 2022ko otsailaren 6a) indiar abeslaria izan zen, Bollywoodeko filmetan musika bikoizle aritzeagatik oso ezaguna zena. Meena Khadikar, Asha Bhosle, Usha Mangeshkar eta Hridaynath Mangeshkar abeslarien ahizpa nagusia izan zen. Bere aitak, Deenanath Mangeshkar abeslari klasikoak, bost urte zituenetik entrenatu zuen. Zazpi hamarkadatan Indiako 20 hizkuntzatan abestu zuen, batez ere hindiz eta maratheraz. Bengaleraz eta urduz abestu izanagatik, oso ezaguna izan zen Bangladeshen eta Pakistanen.[1][2]