Lebadea edo Lebaida (Λεβάδεια), Beoziako hiri bat izan zen, herrialdearen mendebaldean, mugatik gertu, Helikon mendia eta Keronea artean. Inguruan, Midea (Μίδεια) hiri homeroarra egon zen, bertako biztanleek, lautadara joan eta Lebadea sortu zutelarik. Hiriak, garrantzia lortu zuen Trofonioren orakulua zuelako, Kreso eta Mardoniok kontsultatu zutena, eta Beozian kontsultatu zen azken orakulua izan zen.
Perseoren aurkako gerran, Erromaren aldeko izan zen, Tebas, Haliarto eta Koronea, Mazedoniaren aldekoak ziren bitartean. Hiria, bi aldiz arpilatu zuten: Lehenengoan, Lisandrok, eta, ondoren, Arkelaok, Mitridates VI.a Pontokoaren jenerala zena.
Turkiar dominaziopean, sandjak batetako hiriburu izan zen.
Egungo Levadia edo Livadhia da.