Leif Eriksson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eiríksstaðir eta Icelandic Commonwealth (en) ![]() |
Herrialdea | Icelandic Commonwealth |
Heriotza | Brattahlíð (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Erik Gorria |
Ama | Þjóðhildr Jörundardóttir |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Old West Norse (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, itsasturia eta gudaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna eskandinaviar paganismoa |
![]() ![]() |
Leif Eriksson (antzinako eskandinavieraz: Leifr Eiríksson; 970–1020) esploratzaile bikingoa izan zen, amerikar lurraldeetara iritsitako lehen europarretako bat, Kristobal Kolon baino bost mende lehenago[1].
Islandiar sagek diotenez Vinland izeneko asentamendua sortu zuen gaur egungo Kanadaren kostaldean, ziurrenik Ternua uhartean[2]. L'Anse aux Meadows aztarnategi arkeologikoa 1.000 urte inguruan populaturik izan zenez hura izan liteke Leif Erikssonen Vinland asentamendua[3]. 1978an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen[4].