Leize erreplika | |
---|---|
simulakroa, leize artifiziala, erakargarri turistikoa eta erreplika | |
![]() | |
Leize erreplika arte labarra duen leize baten erreplika bat da, bisitarientzat prestatua, ohikoan ibilbide errealista bat eskaini ohi duena, ez bakarrik arte labarreko margoekin, baizik eta leizearen hiru dimentsioko hormen eta zokoen erliebe eta giroarekin (iluntasuna, adibidez) hornituta.
1950eko hamarkada amaieran egin ziren lehen erreplikak. Haien artean egon zen 1959an Alemaniako Municheko Deutsches Museumeko kimika departamentuak egina Altamiran.[1]
Ikerketek demostratu dutenez, erreplika immertsibo batean bisitariek benetakotasun handia sentitzen ahal dute.[2]
Euskal Herrian Ekainberri erreplika (Ekaingo leizearena, 2008an irekia) adibide bikaina da, eta bere ezaugarriak partekatu ziren nazioarteko adituekin Gipuzkoan 2018an egindako biltzar batean.[3]