| ||
Hiriburu historikoa | Leon | |
Azalera | 38.476 km² | |
Populazioa | 1.071.046 | |
Herritarra | leondarra | |
Administrazioa | Gaztela eta Leonen menpe dago. | |
Junta de Castilla y León |
Leongo Herria (leoneraz: País Llionés) zenbait erregionalista eta nazionalistak Leon, Zamora eta Salamancako probintziek osatzen duten lurraldeaz aritzeko darabilten izena da. Gaur egun ez du inolako onarpen ofizialik.
Leongo Herriaren hiriburua León da. 1.046.334 biztanle ditu (2005), 38.436 km², eta 27,22 biztanle/km²-ko biztanleria dentsitatea.
Lurralde aldarrikapen hau egiteko, asturleoneraren aldaera den leoneran oinarritzen dira, bai eta Gaztelatik bereizteko nahian ere. Gaur egun, hala ere, hizkuntza hedatuena eta ofiziala gaztelania da. Era berean, historiari erreparatuz, Leongo Erresuma aldarrikatzen dute.