Lepidoptera | |
---|---|
Jurasiko Goiztiar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Superordena | Endopterygota |
Ordena | Lepidoptera Linnaeus, 1758
|
Azpibanaketa | |
Eguneko zikloa | eguneko |
Lepidoptera (grezieratik, lepidos, ezkata eta pteros, hegoa) intsektu ordena bat da, tximeleta eta sitsak barnebiltzen dituena. Animalien artean bigarren ordenarik handiena da, Coleopteraren ondoren. 180.000 espezie deskribatu dira, 128 familia eta 47 superfamiliatan banatuta. Lepidopteraren barruan dauden espezieek ezkatak dituzte, bi begi konposatu dituzte eta proboszide deitutako aho luzea dute. Ia espezie guztiek hego mintzakarak dituzte, gutxi batzuk kenduta. Larbek beldar izena hartzen dute eta oso ezberdinak dira itxuraz, gorputz luzearekin, buru oso ondo garatuarekin, barailak eta 0tik 11 hankara (normalki 8).