Lev Davidovitx Landau (errusieraz: Ле́в Дави́дович Ланда́у; 1908ko urtarrilaren 22agreg./urtarrilaren 9ajul. – 1968ko apirilaren 1a) jatorri jududun fisikari sobietar nabarmena izan zen, fisika teorikoko hainbat arlotan funtsezko ekarpenak egin zituena. Bere lorpenen artean, mekanika kuantikoko dentsitate matrizearen metodoaren aurkikuntza, superfluidotasunaren teoria, bigarren ordenako fase-trantsizioen teoria, supereroankortasunaren Ginzburg-Landau teoria, plasma fisikan gertatzen den Landau moteltzearen azalpena, elektrodinamika kuantikoko Landau poloa edota neutrinoen bi osagaietako teoriaren garapena nabarmendu daitezke. 1962an fisikako nobel saria jaso zuen, superfluidotasunaren teoria matematikoan egindako garapenagatik, zeinak 2,19 K (-270,96 °C) baino tenperatura baxuagoan dagoen helio likido II-ren propietateak azaltzen dituen.