Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Ligustrum

Ligustrum
Sailkapen zientifikoa
OrdenaLamiales
FamiliaOleaceae
Generoa Ligustrum

Ligustrum Oleaceae familiako genero landare loredun baten izen arrunta da, barnean 50 espezie dituena.

Genero honetan daude Ligustrum vulgare edo arbustu arrunta, Ligustrum lucidum edo beltxale distiratsua, eta Ligustrum japonicum edo deabru-zura.

Arbustu arrunta oso ohikoa da hirian, sastrakan eta baso-bazterretan, eta maiatzean bere loreak oso usaintsuak dira.[1]

Beltxale distiratsua edo binorri distiratsua jatorriz, Txinako hegoalde-erdialdekoa, Korea eta Japoniakoa jatorriz. Gaur egun munduko herrialde askotan hedatua dago eta hainbat tokitan espezie inbaditzailea bilakatu da, bertoko basoetako flora autoktonoa lekuz aldaraziz.

“Deabru-zura” izen hori nondik ote datorkio Ligustrum japonicum-i? Bere zura gogorra eta malgua da; ez da holakorik erraz aurkitzen. Adar berriak lokarri gisa erabili izan dira. Hortik ote datorkio izena, Ligustrum alegia? Plinio Zaharrak omen dio lĭgo,āre (lotu) aditz latinotik datorkiola. Upelak itxi eta irekitzen dituzten txotxetan ere ikusi izan dut zur hori.[2]

  1. Garin, Francisco.. (D.L. 1986). Guía de plantas silvestres del parque de Pagoeta Pagoeta Parkeko landare basatien gidaliburua. Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Agricultura y Pesca = Gipuzkoako Foru Aldundia, Nekazaritza eta Arrantzako Saila ISBN 84-505-3644-8. PMC 434254471. (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  2. «Bizi Baratzea» Bizi Baratzea (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).

Previous Page Next Page






تمرحنة (نبات) Arabic تمرحنه ARZ Birgöz AZ Біручына BE Ligustrum Catalan Ligustrum CEB Ptačí zob Czech Liguster (slægt) Danish Liguster German Λιγούστρο Greek

Responsive image

Responsive image