Linum | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malpighiales |
Familia | Linaceae |
Generoa | Linum Linnaeus, 1753 |
Linum 200 bat espezie biltzen dituen landare loredun genero bat da, Linaceae familiaren barruan. Munduko gune epel eta azpitropikaletan bizi dira. Genero honetan sailkatzen da Linum usitatissimum espeziea, ehun-lihoa ekoizteko erabiltzen dena. Era berean bere hazietatik linazi olioa ekoizten da.
Espezie gehienetako loreak urdinak edo horiak dira, batzuetan gorria, zuriak eta larrosak. 6 eta 10 hazi inguru egoten dira fruitu bakoitzean.
Linum espezie ezberdinak Lepidoptera espezie batzuen bazka dira. Coleophora striolatella espeziea Linum narbonensetik bakarrik jaten du.