Lisboa Lisboa Lisboa | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Lisboa hiriko hainbat irudi. Goikaldeko irudian Apirilak 25 zubia;San Jurgiren gaztelua, Baixa de Lisboaren ikuspegia, Lisboako ohiko tranbia bat, Mega Arvore de Natal edo Eguberrietako Zuhaitz Erraldoia, eta São Bento jauregia; Belém dorrea, São Rafael eta São Gabriel dorreak, Praça do Comércio enparantzako Garaipenaren Arkua; Estádio da Luz futbol zelaia, eta Lisboako katedrala; Gare do Oriente geltokia, Apirilak 25 zubia Tajo ibaia zeharkatuz, Eduardo VII.aren parkea, eta Pombaleko markesaren errotonda; Lisboa hiriaren ikuspegia San Jurgiren gaztelutik, eta azkenik Lisboako aireportua. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Lisboa | ||
Alkatea | Carlos Moedas | ||
Izen ofiziala | Lisboa | ||
Jatorrizko izena | Lisboa | ||
Posta kodea | 1000–1900 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 38°42′29″N 9°08′20″W / 38.708042°N 9.139016°W | ||
Azalera | 100,05 km² | ||
Altuera | 0-199 | ||
Mugakideak | Oeiras, Amadora, Odivelas eta Loures | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 545.923 (2021) | ||
Metropolia | 2.821.876 | ||
Dentsitatea | 5 066,4 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | K.a. 1200 Alis Ubbo herri feniziarra Olissipona erromatar hiria | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Bissau, Praia, Macao, Rio de Janeiro, Budapest, Buenos Aires, Cacheu (en) , Luanda, Madril, Malaka, Maputo, Montevideo, Rabat, Sao Tome, Zagreb, Salvador da Bahia, Tunis, Betleem, Malacca (en) , Kiev, Pekin, Panaji (en) , Brasilia, São Paulo, Miami, Dili eta San Frantzisko | ||
http://www.cm-lisboa.pt www.cm-lisboa.pt |
Lisboa[1] Portugalgo eta Lisboako barrutiko hiriburua da. Herrialdeko hego-mendebaldean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzeko Tajo ibaiaren bokalean (Mar da Palha), eta Europako mendebaldeko lur-muturrean. 100,05 km²ko eremua du eta 2021an 545.796 biztanle zituen[2]. Beti ere, Lisboa Handia deitutako metropoli eremuan 2,8 milioi pertsona bizi dira.
Lisboa aldea da Portugalgo merkataritza, industria eta kultur gune nagusia. Bertako portutik bideratzen da Portugalgo itsas merkataritza gehiena (ardoa, kortxoa, erretxina, arrain kontserbak, Afrikara eta Hego Amerikara gehiena; 12,5 milioi tona 1986an) eta bertan jasotzen da herrialdeak inportatzen dituen lehen gai asko. Industria Tejo ibaiaren hegoaldean dago batez ere (Barreiro, Alhandra, Cavo Ruivo, Seixal): kimika eta petrokimika industria, mekanika, ontziolak, ehungintza eta janari industria.
Portugalgo kultur hiri nagusia da: unibertsitatea, liburutegiak, museoak. Cidade Baixa («Beheko Hiria») aldea ia osorik eraiki zuten 1755eko lurrikararen ondoren; Bairro Alto («Goiko Auzoa») aldean kontserbatu dira arabiarren garaiko eta Erdi Aroko harresi-atal batzuk (Alfama, Mouraia). Monumentu aipagarri asko ditu hiriak: XII. mendeko katedrala (Sé Patriarcal), Belémgo dorrea (XVI. mendea), Carmo eliza (XIV. mendea, Karmeloko eliza, 1755eko lurrikararen ondoren bere horretan utzia), São Jorge gaztelua, São Roque eliza eta Jeronimotarren monasterioa (Belém, XVI. mendea). Lisboako hirialde ugari daude mendien mazeletan eraikiak eta hiriaren gaineko ikuspegi eder askoak eskaintzen dituzten miradouro edo talaia ugari daude inguruetan.